Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

viernes, 1 de enero de 2010

EBOLA (I)

Gaurkoan existitzen den gaitzik hilkorren eta ezezagunenari buruz hitz egingo dizuet: EBOLA.
Izan ere esaten da gaur egun ditugun aurrerapen medikuekin honen pandemia batek soilik bukatu ahal izango zuela giza espeziearekin.

Ebolaren inguruko informazioa bere urritasunean anitza denez 5 sarrera ezberdinetan jasoko dut blog.ean. Gaurko hau SARRERA izango delarik:


Ebolaren birusa ezagutzen den filobirusik hilkorrena da. Hauei
birus filamentosoak deritze eta Malburgoarekin batera Ebolaren lau mota daude barne. Lau mota edo leinu hauei Ebola Zaire, Ebola Sudán, Ebola Reston eta Ebola Tai Forest (Ebola Ivory Coast) deritze.
Hilkorrena Ebola Zaire dugu zeinak 9 pertsona 10tik hiltzen dituen. Sudango leinua da hurrena %60ko hilkortasun tasa duelarik. Beste leinuak gizakiontzat hilkorrak diren ez da ezagutzen (gizakirik ez bait zen hil hauen ondorioz). Birus hau lehenengo aldiz Afrikan agertu zen eta bertako ibai baten izena darama, Ebola ibaia, zeina Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen (garai horretan Zaire deitua).
Ebola birusa gaixotasun febril larri baten eragilea da, maiz oso hilkorra, zeinak bai gizaki bai tximinoei eragiten dien. Argentinako Sukar Hemorragikoaren (Junin Birusa) antzekoa izango den sukar hemorragiko bat sortarazten du. Sukar hemorragiko diogu oso sukar altuak gorputzaren hemorragia orokorrekin batera ematen dituelako.
Ebolaren lehenengo agerrera antzeman zen Sudanen eta Zairen simultaneoki eman zen epidemia baten ondorioz. 550 kasuen osotasunetik, 470 hil ziren. Gaixotasuna gaixoekiko kontaktu zuzenaren eta osasun tresneriaren (orratzen...) berrerabilpenaren bitartez eman zen. 1995ean beste epidemia bat sortu zen Zairen *, non diagnostikaturiko 250 kasuetatik %80a hil zen.
Burutu diren ikerketak anitzak izan diren arren birus honen erreserborio naturala zein den oraindik ezezaguna dugu, eta bera; nola kutxatu daitekeen gizakia epidemiari hasiera emanez.

* Bitxikeri moduan; kasu berezi bat ezagutzen da non eboladun gaixo batzuekin kontaktua mantendu zuen erizain batek (gaixoek zutenaren jakinaren gainean ez zegoena), hiruburuan lana bukatu ostean bere herrira itzuli eta bere familiarekin kontaktua izan zuen. Hau dena birusa oraindik isilpean zegoela. Ostean bere familiakoek beste pertsona batzuekin kontaktua izan zuten eta abar. Horrela bere "erruz" kutxaturiko 20 bat pertsona edo gehiago erlazionatu ahal izan ziren zuzenki (National Geographic.en dokumental batean aipatua).

Informazio osagarri moduan ipintzen dut National Geographic.en bideo hau (aurretik aipatua bestelako bat da);

http://www.youtube.com/watch?v=H7uM2STQQuo


No hay comentarios:

Publicar un comentario