Legenar, Hansen-en gaixotasuna; horrela ere deitu dezakeiogu gaixotasun honi, zeinak gezurra badirudi ere egun kasu pila ematen jarraitzen duen. Mycobacterium leprae baziloak ematen duen gaixotasun kronikoa da, eta kontaktu estuaren ondorioz kontagiatu leike soilik (sudur mukosaren, zaurien... kontaktuaren ondorioz; jarraiki eta kasu ez tratatuekin).
Sintomak; Kutsua handiak sortzen ditu, lehengo hiperestetikak eta gero, anestesikak. Tratatu ezean lesioak progresiboak izango dira eta batez ere azala eta nerbioak afektatu arren, begiak zein ahoa kaltetu ditzakete.

Gaixotasun honekiko lehe referentzia idatzia K.A. 600 urteari dagokio, eta aintzinako Indiar, Egiptiar zein txinatar kulturetan oso ezaguna zen. Honenpean zeuden gaixoek marjinazioa jasaten zuten eta ez zuten sendabiderik. Askotan aparteko komunidadeetan biltzen ziren (derrigorturik batzuetan); leproseriak. Leproseria hauek egun ere badaude, ezagunenak Indian daudelarik; Kalkutan.
Gaur, bere hasierako faseetan hartuz gero gaixotasun hau trata daiteke diskapazidadea sahiestuz. 1981tik TMM tratamendua aplikatzen da; dapsona, rifampizina eta klofazimina farmako hiruren erabileraz baliatzen dena. Hau fidagarri zein segurua dela ikusi da urteetan zehar.
1991ean gaixotasun hau Osasun Publikorako Arazo bezela (MUNDU MAILAN) onartua zegoen eta Munduko Osasun Asanbleak 2000 urterako hau aldatzea jarri zuen helburu. Eta LORTU ZEN. 2001tik urtero %20 bat jeisten da detektaturiko kasuen kupurua urteko.
2009 urtean 121 herrialde ezberdinetan banatzen ziren lepra kasu detektatu guztiak, zeinak 213.036 ziren. Foko larrienak aurkezten dituzten herrialdeak: Angola, Brasil, India, Madagaskar, Mozambike, Nepal, Errepublica Zentroafrikarra, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Tanzaniako errepublika Batua dira. Guzti hauengan, dena den, izugarrizko konpromezua dakusagu gaixotasun hau erradikatzeko.
Izan ere, KONPROMEZU POLITIKOA EZINBESTEKOA DA lepra kasuak amiatu zein gutxizen darraiten.
Bisita ezazue OEMren web orria gehiago jakin nahi izanen gero:
No hay comentarios:
Publicar un comentario