Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

sábado, 2 de enero de 2010

EBOLA (II)

Bigarren atal honetan bai sintomak zein trtamendua landuko ditugu.

EBOLAREN SINTOMAK:
Ebola birusaren sintomak malariarenak (Afrikan oso arrunta) eta beste hainbat gaixotasunen antzekoak dira.
3 et 9 egun bitarteko inkubazio aro baten ostean oso zehaztugabeak aurkezten dira, esaterako; ezinegon orokorra, zefaleak, min muskularra edo ta botagura. Sukarra 39-40º graduetara iristea ere arrunta izaten da. Ostean 1 edo 3 egunetan diarrea likidoa eta ezegonkortasun mentala ematen dira. Baina aztarna klinikorik fidagarriena hauxe dugu; 5 eta 7. egunen artean lepo eta aurpegian agertzen den erupzio kutaneo bat, zeina zentrifugoki gorputz adarretara migratzen doan, eta hemorragia kutaneo, gastrointestinal, errenal eta okularrez batera agertzen den. Beste azaleratzeak bihotz muskulu, area, barea eta gibelaren haztea dira.
Birus hau pertsonaz pertsona oso errez kontagiatzen da odola edo bestelako fluidoen bitartez (sekrezioak...). Eta ez dago hau sendatuko duen sendagairik, prebenituko duen bakunarik ez dagoen moduan.
Gaixotasun hau beste batekin ez nahasteko edo alderantziz PCR froga erabiltzen da (polimerase chain reaction).

TRATAMENDUA:
Birus honek beste birus beroen modura (aurrerago azalduko ditut) ez du sendabiderik; horregatik hainbat prebentziorako pilulez aparte, dugun aukera bakarra gaixoaren bizitza ahalik eta hobekien mantentzea da.
Txertoari dagokionez; oraindik ez da garatu ez direlako birusaren proteina guztiak ezagutzen, eta horrelako birus batekin lan egiteko gai diren bi laborategi inguru dudelako soilik munduan (Errusian eta EEBBn kokatzen direnak*). Baina ikerketek aurrera darraite.

* Jakin izan da Sobietar Batasunak birus hau erabili eta manipulatu izan duela helburu belikoekin; jakinik bere hilkortasuna %90koa dela eta ez duela sendagai ezagunik.

Informazio osagarri moduan beste bi bidioentzako linkak ipintzen dizkizuet hemen:

1go zatia:



2go zatia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario