Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

miércoles, 6 de enero de 2010

EBOLA (IV)

Gaixotasun honen inguruko azken-aurreneko sarrera izango dugu hau. Honakoan horrenbestetan aipatu ditugun ebolaren zepa ezberdinen inguruko datu hainbat emango dizkizuet:


Ebola-Zaire
Hau dugu Ebolaren broterik hilkorrena (%90ko hilkortasun tasetara iritsi zena, %83ko mediarekin). 1976ko Abuztuaren 26ean aurkitu zen lehenengo kasua Yambuku.ko herrixkan; Mabalo Lokela izan zen gaixoa, 44 urteko irakasle bat zeini MALARIA diagnostikatu zitzaion. Urte berbereko Irailaren 8an hil zen.
1994 ko Abendua - 1995ren Otsaila. Agerlekua: Gabon. Kasuak: 49; Hildakoak: 29 (59%)
1995ko Apiriletik Ekainera. Agerlekua: Zaire. Kasuak: 345; Hildakoak: 256 (77%)
1996ko Urtarriletik Apirilera. Agerlekua: Gabon. Kasuak: 93; Hildakoak: 68 (73%)
2001ko Urria - 2002ko Martxoa. Agerlekua: Gabon eta Kongoko Errepublika. Kasuak: 122; Hildakoak: 96 (85%)
2002ko Abendua - 2003ko Apirila. Agerlekua: Kongoko Errepublika, Mbomo eta Kellé.ko herrixketan, Cuvette Ouestgo departamentuan. Kasuak: 143; Hildakoak: 128 (89%)
2003ko Azarotik Abendura. Agerlekua: Kongoko Errepublika, Mbomo eta Mbandzako herrixketan, Cuvette Ouestgo departamentuan. Kasuak: 35; Hildakoak: 29 (83%)
2007ko Apiriletik Urrira. Agerlekua: Mendebaldeko Kasai.n (Kongoko Errepublika). Kasuak: 264; Hildakoak: 187 (71%)

http://en.wikipedia.org/wiki/Archivo:Ebola-zaire_chart.jpg

Ebola-Sudan
Hau dugu birusa aurkitu zen bigarren aldia, 1976ean. 151 hildako eta 285 gaixotze eragin zituen brote honek, zeina kotoi fabrika batean hasi zen.
1976. Agerlekua: Nzara eta Maridi(Sudan). Kasuak: 285; Hildakoak: 151 (53%)
1979. Agerlekua: Nzara(Sudan). Kasuak: 34; Hildakoak: 22 (65%)
2000 - 2001. Agerlekua: Gulu, Masindi, eta Mbarara (Uganda). Kasuak: 425; Hildakoak: 224 (53%)
2004. Agerlekua: Sudan. Kasuak: 17; Hildakoak: 7 (41%)

http://en.wikipedia.org/wiki/Archivo:Ebola-sudan_chart.jpg

Ebola-Reston
1989ko Azaroan agertu zen hau 100 tximinoko talde batean (Macaca fascicularis) zeinak Filipinetatik importatuan izan ziren Restongo herriraino, Virginia.

http://www.stanford.edu/group/virus/filo/ebor.html

Ebola-Tai-Forest
Marfilgo Kostan aurkituriko ebola subtipo bat da, tximinoetan aurkitua. 1994ko Azaroaren 1an aurkitu ziren lehen hildako tximinoak.

Ebola Bundibugyo
2007ko Azaroaren 29an, Ugandako Osasun Ministroak baieztatu zuen medioetan 35 pertsona hilarazi eta 127 infektatu zituen sukar hemorragikoak EBOLA BIRUSAK ERAGINA ZELA. Heriotzak Bundibugyoko inguruetan erregistratuak izan ziren, Kongoko Errepublika Demokratikaorekin muga-mugan. EEBBko Laboratorioak eta Gaixotasunen Kontrolerako Zentruak gaixoturiko pertsonen muestrak analizatu ostean, OEMek baieztatu du EBOLA BIRUSAREN ZEPA BERRI BAT dela hau.
Azken kasu honen inguruan informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.msf.ca/news-media/news/2008/01/end-of-ebola-epidemic-in-bundibugyo-is-near/

No hay comentarios:

Publicar un comentario