Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

miƩrcoles, 20 de enero de 2010

KOLERA


Historian zehar goiz goizetik deskribatu izan da gaixotasun hau; Hipokratesek (460-377 K.A.) bere idatzietan aipatzen zuen, eta baita Galenok (129-216 K.O.) ere. Horra ba, bere garrantzia.

Vibrio cholerae bakterioak kutxaturiko janari zein uraren ingestagatik ematen diren infekzio intestinal akutuak dira kolera. Oso inkubazio periodo laburra dauka,1-5 egun artekoa; non bakterioak enterotoxina bat sortzen duen zeinak beherako kopiotsu, ez mingarri eta urtsu bat eragiten duen. Honek oso deshidratazio azkar batera eramaten gaitu, eta baita heriotzera ere tratatu ezean. Gaixo gehienek ere okada ugariak izaten dituzte.

V. Coleraek kutxaturiko gaixo gehiengoa, dena den, ez da gaxotzen, naiz eta bakterioa euren gorotzetan agertu 7-14 egunetan. Gaixotzen direnetatik %80-90 batek oso kuadro kliniko arina aurkeztuko du eta beraz; %20 baino gutxiagok jasango dute koleraren kuadro tipikoa (aurretik aipatua). Beraz, kasu kopurua aparte (kopuru totalaren %5-10a soilik erregistratua dagoela uste da), "eraginkortasuna" egun ez da horren handia.

Dena den, kolerak mundu mailako arazoa izaten jarraitzen du egun; zeren, naiz eta garaturiko herrialdeetan garrantzirik ez izan, garapenean daudenentzat izugarrizko gatazka suposatzen du. Ur potablearen suministroak, eta higiene minimo bat garantizatu ezin direnean; kolera broteei aurre egin beharra oso arrunta izango bait da. Brote asko sortzen dira oraindik eta epidemiaren mehatxuak hor darrai herrialde askotan.

Izan ere, gaur egun gaixotasun honen agerrerak herrialde baten garapenaren indakadore bezela hartu izan dira.

Tratamendua oso sinplea da; gaixoa gatz hidratatzaileekin tratatzea, edo txertatzea. Garrantzi gehiago hartzen du prebentzioak, garapenean dauden herrialdeetan efektiboagoak direnak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario