GKZen KALIFIKAZIOA ETA BROTE EZAGUNAK:
Gaixotasunen Kontrolerako Zentruek ebola birusaren bioarrisku eta segurtasun maila 4koa dela deritzote.
Honek esan nahi du 4. mailako guneeten (zona beroak) lan egiten duen edozeinek hurrengo segurtasun neurri estuak hartu behar dituela; arrisku biologikodun tokietarako jantzi esfezifikoak jartzea (astronautenak lez), hiru eskularru pare janztea, haize eta hondakinentzako oso filtro eraginkor zen zehatzak erabiltzea... 4. mailako gune batean lan egin ostean derrigorrezkoa da ere dutxa deskontaminante batean sartzea (gune grisa deitua); zeina 7 minutukoa izaten den eta non oso gai kimiko eta deskontaminanteekin bustitzen zaituzten. Maila horretan lan egiteko urte askotako experientzia behar da.
Esan bezela gaixotasun hau detektatu zen lehenengo tokiak Zaire (egun Kongoko Errepublika) eta Sudan izan ziren simultaneoki. Zeparik hilkorrena Zairekoa izan ze %90 inguruko batekin. Sudangoak berriz %60 bat zuen, %30 inguru gutxiago, baia askoz azkarrago zabaltzeko gai zen. Hauek izan ziren broterik esanguratsuenak. Dena dela, broteak ezagutu dira; Erresuma Batuan, Hego Afrikan, Suedian, Marfilgo kostan (Ivory Coast), eta EEBB. Denetan erregistratu ziren 10 kasu baia gutxiago eta gehiengoa ez zen heriotzik egon. Bestelako brote esanguratsuak eman ziren; Kongoko errepublikan (non lehenengo brotea ere eman zen), Sudanen (hemen ere errepikatua lehenengo brotetik), Kongon, Gabonen eta Ugandan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario