Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

miércoles, 30 de diciembre de 2009

SUKAR HORIA

Sukar horia gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, eltxo baten bitartez kutsatzen dena eta Afrikan eta Hego-Amerikan endemikoa dena. Odoljarioak eta ikterizia eragiten ditu.
Sukar horiaren eragilea
Flabibirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, eta geruzudunak dira (kapsidearen gainetik lipidoz eta glukoproteinaz osatutako geruza dute).
Flabibirusak
artropodoen bitartez transmititzen dira (eltxo eta kaparren bitartez, gehienbat).
Gaixotasun honen agerrera klinikoa bi eratakoa izan leike; %80an arina (buruko mina, okadak, giharretako mina...) eta %20ean larriak (giltzurrun gutxiegitasun larria, gibel arazoak eta ikterizia, odoljarioak, okada odoltsuak...).
Sintomatologiaren bitartez diagnostikatzen da gaitza, batez ere agerpen larriaren kasuan.
Gaitzak hiru etapa ematen ditu:
- Etapa goiztiarra.
- Isilpeko etapa.
- Intoxikazio etapa.
Diagnostikoa baiezta daiteke laborategiko analisien bidez. Birusaren isolamendua odola edo likido zefalorrakideoa erabiliz egiten da. Likido organikoetan ere birusaren
antigenoak edo material genetikoa (PCR-aren bidez) antzeman daiteke.
Birusaren aurkako
antigorputzen igoerak diagnostikoan laguntzen du.
Profilaxiaren aldetik bi neurri ezartzen dira: eltxo bektoreen kontrola (
insektizidak erabiliz, haien hazkundea areagotzen dituzten faktoreak kontrolatuz...) eta txertaketa. Txertoa eremu endemikoetan erabiltzen da (10-14 bat egun lehenago jarri behar da, bidaiatu aureetik edo), eta eremu endemikoetara bidaiatzen direnei ere jartzen zaie. Birus moteldu batekin egina da, eta 10 urteko babesa ematen du gaitzaren aurrean.
SUKAR HORIAK EZ DU TRATAMENDURIK. Ulertzekoa da, beraz, txertoaren garrantzia gaitza ekiditeko.
Infektatutako pertsonak berrogeialdian isolatu behar dira, gaixotasuna kutsa ez dezaten.

Informazio osagarria nahi izanez gero;


http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/article/001365.htm


No hay comentarios:

Publicar un comentario