Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

viernes, 18 de diciembre de 2009

MALARIA (Paludismoa)

Prebentzioz naiz tratatuz sahiestu litekeen gaixotasun batetaz hitzegiten dugun arren, MALARIAK, osasun publikorako arazo larri bat suposatzen du 100 herrialde baino gehiagotan zeinak munduko populazioaren %40 inguru suposatzen duten.
300-500 milioi kasu kliniko eta milioi bat hildako inguru ematen ditu urtero gaixotasun honek; 30 segunduro munduko edozein bazterretan ume bat hiltzen da bere ondorioz. Honen transmisioa arrunta de honako herrialdeetan: Africa, Hego eta Zentru Ameriketan, Hispaniolako irlan ( Haiti, Jamaika eta Dominikar Errepublika), Asia (India, hego ekialdeko Asia eta tarteko ekialdea), Ekialdeko Europa, eta Hego Barea.
Malaria patogenoa PARASITO UNIZELULAR bat da, 14 kromosoma dun eta 500 gene duna. 4 eratan ager daiteke baina 2 mota ohikoenak Plasmodium falciparum eta Plasmodium vivax dira. Plasmodium parasitoa bestelako animalietan ere aurkitu dezakegu (primateak...).
Sukarraren agerrera da gaixotasun honen lehengo sintoma. Kasu larrienetan burmuina eta gibela erasotzen dira, eta gaixoak askotan hil ohi dira. Azkarrenen 24 ordu igaro ondoren iritsi leike heriotza.Heriotza ematen ez den kasuetan berriz 10-12 egunetako latentzia periodoak ematen dira eta baita askotan ere anemia eskuratzeak.
Lurralde afektatuen kopurua azken 13 urteetan zabaldu egin da, zeren eta 1990 urterarte (gutxi gora behera) malariaren kontrola eskaxa izan zen, populazion mugimendu handiak eman dira (migrazioa...), ingurua naiz klima aldatu egin dira... Eta hau horrela izanda ere, gaur egun enpresa farmazeutikoek bere ikerketan oso gutxi inbertitzen darraite (Malarone lezko prebentziorako pilulak garatu dira soilik, zeinak izugarri garestiak diren).
Herrialde azpigaratuetan gaixutasun hau sahiestea izugarrizko gatazka suposatzen ari da; prebentziorako pilulak eta tratamenduak eskuraezinak suertatzen direlako bertan eta gainera, malaria daramaten moskitoek insektiziden aurkako erresistentzia garatzen ari direlako. Honetaz gaiz familia batentzat ekonomikoki arazo larria izanen da beraietako baten gaixotzea; 10-12 egunetan lan egin ezina suposatzen bait du.
Gauzak horrela, esan genezake MALARIA gaixotasun larria bazen ere globalizazioak, gizakion hutsegite eta hegoaldeko herrienganako lotsagabekeriek larritu dutela.

INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO:

http://www.malaria.org/

2 comentarios:

  1. Oso interesgarria iruditu zait sarrera hau. Galdera bat, aipatutako malarone pilula hori prebentziorako soilik balio du edo baita sendatzeko?

    ResponderEliminar
  2. Ez bakarrik prebentziorako da baliagarria. ala ere, honengan interesik baduzu ondo egongo zen orrialde hau bixitatzea:
    http://www.drugs.com/malarone.html

    ResponderEliminar