Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

jueves, 7 de enero de 2010

EBOLA (V)

Ebolaren inguruko idatziei amaiera emateko gaixotasun honen inguruko berri gaurkotuenak aipatuko ditut. Urrutiko gauza dela badirudi ere, gaur egun gaixotasun honen aztarna berriak azaleratzen darraite (naiz eta hasierako kasuak baino kontrol hertsiago baten azpian egon); horregatik hiru zepa ezberdinen inguruko datuak jarriko ditut nagusiki:


Ebola Bundibugyo

(Hasiera 2007n - amaiera 2008n)

Zepa honen kasuen amaiera aldarrikatzen dute MSFkoek:


Gertakariak oso modu ulerterrazean (lehenengoan, iha ipuin eran):



Ugandako bertokoen iritziak gertakarien inguruan:


OEMek emandako datuak:

(Link hauek ipini ditudan ordenan irakurtzekoak dira, gaixotasunaren progresioa jarraitzen bait dute.)





Ebola KED (lehengo Zaire)

(Lehenik 1994n agertu bazen ere herrialde honetan, birritan berragertu da. Azkeneko agerrera 2008n, 2009n desagertzeko)

OEMek emandako datu berrienak:

(Link hauek ere jarraian ikustekoak dira.)




Artikulu ezberdinak:

(Idatzi ziren dataren arabera nabarituko duzue datuak aldatu egin direla; hildako kopurua...)




MSFk brotearen inguruan eginiko aipamenik:







Ebola Reston

Hau oso berezia da, azken azaleratzean (Filipinetan) txerrietatik gizakietara pasa delako, eta brotea ez delako oraindik erradikatu (hasiera 2009an).

OEMek emandako datuak;



Artikulu ezberdinak;








Hau da dena ebolaren inguruan (oraingoz behintzat!!), amaitzeko lehenengo atala irakurri ez zenutenontzat link orokor bat ipintzen det, informazio orokor geiago eskuratu dezazuten:




miércoles, 6 de enero de 2010

MSF

Hau Gaixotasun Tropikalen inguruko bloga izanik, oso interesgarria iruditzen zait Medicos Sin Fronteras bezelako erakunde batetaz hitz egitea, honelako gaixotasunekin (besteak beste) gorriak eta bi ikusi behar dituzten pertsonez osatua bait dago.

Orokorrean, hemen idatzitakoak beste orrialde batetik hartzen baditut euskerara itzultzen ditut; baina oraingo hontan euren web orrian agertzen den berdintsu ipiniko dut informazioa. Hor doa:



Médicos Sin Fronteras (MSF) es una organización médico-humanitaria de carácter internacional que aporta su ayuda a poblaciones en situación precaria y a víctimas de catástrofes de origen natural o humano y de conflictos armados, sin discriminación por raza, religión o ideología política. En reconocimiento a su labor humanitaria, MSF recibió el Premio Nobel de la Paz 1999.

En marcha desde 1971

MSF es una organización privada, independiente y aconfesional que tiene su origen en el inconformismo de dos grupos de médicos que coincidieron en Francia a principios de los años setenta. Unos habían sido testigos del genocidio de la minoría Ibo durante la guerra de secesión de Biafra (Nigeria 1968) y se sentían frustrados ante la obligación de guardar silencio que les exigía la organización con la que trabajaban. Otros acababan de comprobar sobre el terreno la descoordinación y la falta de medios con que se atendió a las víctimas de las inundaciones que en 1970 asolaron Pakistán Oriental (actual Bangladesh). Pronto coincidieron en que la acción humanitaria debía adaptarse a los nuevos tiempos.

Con los más olvidados

Hoy en día somos una de las principales organizaciones humanitarias independientes del mundo. Nuestro objetivo es asistir a poblaciones a las que nadie puede o quiere llegar: víctimas de conflictos olvidados, de enfermedades que no afectan a los países desarrollados pero que se cobran millones de vidas en otras partes del mundo, personas invisibles para una amplia mayoría y que nosotros no estamos dispuestos a ignorar.

Testigos de excepción

Nuestra presencia directa en los escenarios de crisis nos convierte a menudo en testigos del horror y el sufrimiento humano. Aunque no podamos asegurar que las palabras salvan vidas, sí sabemos que el silencio mata. Por eso, cuando la asistencia médica no es suficiente, informamos sobre las situaciones que presenciamos y denunciamos violaciones graves de derechos humanos o del Derecho Internacional Humanitario, como medida de protección de las poblaciones a las que asistimos.

Acción humanitaria independiente

Para dar asistencia en función de las necesidades reales y no de intereses políticos, económicos o religiosos, es imprescindible tener independencia financiera. Nuestra libertad de acción se basa en los fondos privados, que constituyen más del 90% de nuestros ingresos, y que nos permiten decidir dónde y cuándo es necesario intervenir, sin aceptar presiones que condicionen la ayuda. Sólo así, la acción humanitaria puede ser verdaderamente eficaz y desinteresada, al servicio de las personas y no de los Estados.

http://www.msf.es/

Aupa zuek.

EBOLA (IV)

Gaixotasun honen inguruko azken-aurreneko sarrera izango dugu hau. Honakoan horrenbestetan aipatu ditugun ebolaren zepa ezberdinen inguruko datu hainbat emango dizkizuet:


Ebola-Zaire
Hau dugu Ebolaren broterik hilkorrena (%90ko hilkortasun tasetara iritsi zena, %83ko mediarekin). 1976ko Abuztuaren 26ean aurkitu zen lehenengo kasua Yambuku.ko herrixkan; Mabalo Lokela izan zen gaixoa, 44 urteko irakasle bat zeini MALARIA diagnostikatu zitzaion. Urte berbereko Irailaren 8an hil zen.
1994 ko Abendua - 1995ren Otsaila. Agerlekua: Gabon. Kasuak: 49; Hildakoak: 29 (59%)
1995ko Apiriletik Ekainera. Agerlekua: Zaire. Kasuak: 345; Hildakoak: 256 (77%)
1996ko Urtarriletik Apirilera. Agerlekua: Gabon. Kasuak: 93; Hildakoak: 68 (73%)
2001ko Urria - 2002ko Martxoa. Agerlekua: Gabon eta Kongoko Errepublika. Kasuak: 122; Hildakoak: 96 (85%)
2002ko Abendua - 2003ko Apirila. Agerlekua: Kongoko Errepublika, Mbomo eta Kellé.ko herrixketan, Cuvette Ouestgo departamentuan. Kasuak: 143; Hildakoak: 128 (89%)
2003ko Azarotik Abendura. Agerlekua: Kongoko Errepublika, Mbomo eta Mbandzako herrixketan, Cuvette Ouestgo departamentuan. Kasuak: 35; Hildakoak: 29 (83%)
2007ko Apiriletik Urrira. Agerlekua: Mendebaldeko Kasai.n (Kongoko Errepublika). Kasuak: 264; Hildakoak: 187 (71%)

http://en.wikipedia.org/wiki/Archivo:Ebola-zaire_chart.jpg

Ebola-Sudan
Hau dugu birusa aurkitu zen bigarren aldia, 1976ean. 151 hildako eta 285 gaixotze eragin zituen brote honek, zeina kotoi fabrika batean hasi zen.
1976. Agerlekua: Nzara eta Maridi(Sudan). Kasuak: 285; Hildakoak: 151 (53%)
1979. Agerlekua: Nzara(Sudan). Kasuak: 34; Hildakoak: 22 (65%)
2000 - 2001. Agerlekua: Gulu, Masindi, eta Mbarara (Uganda). Kasuak: 425; Hildakoak: 224 (53%)
2004. Agerlekua: Sudan. Kasuak: 17; Hildakoak: 7 (41%)

http://en.wikipedia.org/wiki/Archivo:Ebola-sudan_chart.jpg

Ebola-Reston
1989ko Azaroan agertu zen hau 100 tximinoko talde batean (Macaca fascicularis) zeinak Filipinetatik importatuan izan ziren Restongo herriraino, Virginia.

http://www.stanford.edu/group/virus/filo/ebor.html

Ebola-Tai-Forest
Marfilgo Kostan aurkituriko ebola subtipo bat da, tximinoetan aurkitua. 1994ko Azaroaren 1an aurkitu ziren lehen hildako tximinoak.

Ebola Bundibugyo
2007ko Azaroaren 29an, Ugandako Osasun Ministroak baieztatu zuen medioetan 35 pertsona hilarazi eta 127 infektatu zituen sukar hemorragikoak EBOLA BIRUSAK ERAGINA ZELA. Heriotzak Bundibugyoko inguruetan erregistratuak izan ziren, Kongoko Errepublika Demokratikaorekin muga-mugan. EEBBko Laboratorioak eta Gaixotasunen Kontrolerako Zentruak gaixoturiko pertsonen muestrak analizatu ostean, OEMek baieztatu du EBOLA BIRUSAREN ZEPA BERRI BAT dela hau.
Azken kasu honen inguruan informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.msf.ca/news-media/news/2008/01/end-of-ebola-epidemic-in-bundibugyo-is-near/

lunes, 4 de enero de 2010

TGGT

Tratatu Gabeko Gaixotasun Tropikalak batez ere biztanleria txiroarengan ematen dira. Isilpekoak izateagatik ere edozeinek gara ditzake tratatu barik (tratatu ahal diren kasuetan).
Termino hau nahiko ezezaguna izateagatik "link" bat ipintzen dizuet OEMren web orrira hauen inguruan gehiago jakin nahi dezuenontzat;

http://www.who.int/features/factfiles/neglected_tropical_diseases/es/index.html

domingo, 3 de enero de 2010

EBOLA (III)

Hirugarren atal honetan ebolari dagokion hurrengoa landuko dugu;

GKZen KALIFIKAZIOA ETA BROTE EZAGUNAK:

Gaixotasunen Kontrolerako Zentruek ebola birusaren bioarrisku eta segurtasun maila 4koa dela deritzote.

Honek esan nahi du 4. mailako guneeten (zona beroak) lan egiten duen edozeinek hurrengo segurtasun neurri estuak hartu behar dituela; arrisku biologikodun tokietarako jantzi esfezifikoak jartzea (astronautenak lez), hiru eskularru pare janztea, haize eta hondakinentzako oso filtro eraginkor zen zehatzak erabiltzea... 4. mailako gune batean lan egin ostean derrigorrezkoa da ere dutxa deskontaminante batean sartzea (gune grisa deitua); zeina 7 minutukoa izaten den eta non oso gai kimiko eta deskontaminanteekin bustitzen zaituzten. Maila horretan lan egiteko urte askotako experientzia behar da.


Esan bezela gaixotasun hau detektatu zen lehenengo tokiak Zaire (egun Kongoko Errepublika) eta Sudan izan ziren simultaneoki. Zeparik hilkorrena Zairekoa izan ze %90 inguruko batekin. Sudangoak berriz %60 bat zuen, %30 inguru gutxiago, baia askoz azkarrago zabaltzeko gai zen. Hauek izan ziren broterik esanguratsuenak. Dena dela, broteak ezagutu dira; Erresuma Batuan, Hego Afrikan, Suedian, Marfilgo kostan (Ivory Coast), eta EEBB. Denetan erregistratu ziren 10 kasu baia gutxiago eta gehiengoa ez zen heriotzik egon. Bestelako brote esanguratsuak eman ziren; Kongoko errepublikan (non lehenengo brotea ere eman zen), Sudanen (hemen ere errepikatua lehenengo brotetik), Kongon, Gabonen eta Ugandan.





















sábado, 2 de enero de 2010

EBOLA (II)

Bigarren atal honetan bai sintomak zein trtamendua landuko ditugu.

EBOLAREN SINTOMAK:
Ebola birusaren sintomak malariarenak (Afrikan oso arrunta) eta beste hainbat gaixotasunen antzekoak dira.
3 et 9 egun bitarteko inkubazio aro baten ostean oso zehaztugabeak aurkezten dira, esaterako; ezinegon orokorra, zefaleak, min muskularra edo ta botagura. Sukarra 39-40º graduetara iristea ere arrunta izaten da. Ostean 1 edo 3 egunetan diarrea likidoa eta ezegonkortasun mentala ematen dira. Baina aztarna klinikorik fidagarriena hauxe dugu; 5 eta 7. egunen artean lepo eta aurpegian agertzen den erupzio kutaneo bat, zeina zentrifugoki gorputz adarretara migratzen doan, eta hemorragia kutaneo, gastrointestinal, errenal eta okularrez batera agertzen den. Beste azaleratzeak bihotz muskulu, area, barea eta gibelaren haztea dira.
Birus hau pertsonaz pertsona oso errez kontagiatzen da odola edo bestelako fluidoen bitartez (sekrezioak...). Eta ez dago hau sendatuko duen sendagairik, prebenituko duen bakunarik ez dagoen moduan.
Gaixotasun hau beste batekin ez nahasteko edo alderantziz PCR froga erabiltzen da (polimerase chain reaction).

TRATAMENDUA:
Birus honek beste birus beroen modura (aurrerago azalduko ditut) ez du sendabiderik; horregatik hainbat prebentziorako pilulez aparte, dugun aukera bakarra gaixoaren bizitza ahalik eta hobekien mantentzea da.
Txertoari dagokionez; oraindik ez da garatu ez direlako birusaren proteina guztiak ezagutzen, eta horrelako birus batekin lan egiteko gai diren bi laborategi inguru dudelako soilik munduan (Errusian eta EEBBn kokatzen direnak*). Baina ikerketek aurrera darraite.

* Jakin izan da Sobietar Batasunak birus hau erabili eta manipulatu izan duela helburu belikoekin; jakinik bere hilkortasuna %90koa dela eta ez duela sendagai ezagunik.

Informazio osagarri moduan beste bi bidioentzako linkak ipintzen dizkizuet hemen:

1go zatia:



2go zatia:

viernes, 1 de enero de 2010

EBOLA (I)

Gaurkoan existitzen den gaitzik hilkorren eta ezezagunenari buruz hitz egingo dizuet: EBOLA.
Izan ere esaten da gaur egun ditugun aurrerapen medikuekin honen pandemia batek soilik bukatu ahal izango zuela giza espeziearekin.

Ebolaren inguruko informazioa bere urritasunean anitza denez 5 sarrera ezberdinetan jasoko dut blog.ean. Gaurko hau SARRERA izango delarik:


Ebolaren birusa ezagutzen den filobirusik hilkorrena da. Hauei
birus filamentosoak deritze eta Malburgoarekin batera Ebolaren lau mota daude barne. Lau mota edo leinu hauei Ebola Zaire, Ebola Sudán, Ebola Reston eta Ebola Tai Forest (Ebola Ivory Coast) deritze.
Hilkorrena Ebola Zaire dugu zeinak 9 pertsona 10tik hiltzen dituen. Sudango leinua da hurrena %60ko hilkortasun tasa duelarik. Beste leinuak gizakiontzat hilkorrak diren ez da ezagutzen (gizakirik ez bait zen hil hauen ondorioz). Birus hau lehenengo aldiz Afrikan agertu zen eta bertako ibai baten izena darama, Ebola ibaia, zeina Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen (garai horretan Zaire deitua).
Ebola birusa gaixotasun febril larri baten eragilea da, maiz oso hilkorra, zeinak bai gizaki bai tximinoei eragiten dien. Argentinako Sukar Hemorragikoaren (Junin Birusa) antzekoa izango den sukar hemorragiko bat sortarazten du. Sukar hemorragiko diogu oso sukar altuak gorputzaren hemorragia orokorrekin batera ematen dituelako.
Ebolaren lehenengo agerrera antzeman zen Sudanen eta Zairen simultaneoki eman zen epidemia baten ondorioz. 550 kasuen osotasunetik, 470 hil ziren. Gaixotasuna gaixoekiko kontaktu zuzenaren eta osasun tresneriaren (orratzen...) berrerabilpenaren bitartez eman zen. 1995ean beste epidemia bat sortu zen Zairen *, non diagnostikaturiko 250 kasuetatik %80a hil zen.
Burutu diren ikerketak anitzak izan diren arren birus honen erreserborio naturala zein den oraindik ezezaguna dugu, eta bera; nola kutxatu daitekeen gizakia epidemiari hasiera emanez.

* Bitxikeri moduan; kasu berezi bat ezagutzen da non eboladun gaixo batzuekin kontaktua mantendu zuen erizain batek (gaixoek zutenaren jakinaren gainean ez zegoena), hiruburuan lana bukatu ostean bere herrira itzuli eta bere familiarekin kontaktua izan zuen. Hau dena birusa oraindik isilpean zegoela. Ostean bere familiakoek beste pertsona batzuekin kontaktua izan zuten eta abar. Horrela bere "erruz" kutxaturiko 20 bat pertsona edo gehiago erlazionatu ahal izan ziren zuzenki (National Geographic.en dokumental batean aipatua).

Informazio osagarri moduan ipintzen dut National Geographic.en bideo hau (aurretik aipatua bestelako bat da);

http://www.youtube.com/watch?v=H7uM2STQQuo