Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

miércoles, 20 de enero de 2010

KOLERA


Historian zehar goiz goizetik deskribatu izan da gaixotasun hau; Hipokratesek (460-377 K.A.) bere idatzietan aipatzen zuen, eta baita Galenok (129-216 K.O.) ere. Horra ba, bere garrantzia.

Vibrio cholerae bakterioak kutxaturiko janari zein uraren ingestagatik ematen diren infekzio intestinal akutuak dira kolera. Oso inkubazio periodo laburra dauka,1-5 egun artekoa; non bakterioak enterotoxina bat sortzen duen zeinak beherako kopiotsu, ez mingarri eta urtsu bat eragiten duen. Honek oso deshidratazio azkar batera eramaten gaitu, eta baita heriotzera ere tratatu ezean. Gaixo gehienek ere okada ugariak izaten dituzte.

V. Coleraek kutxaturiko gaixo gehiengoa, dena den, ez da gaxotzen, naiz eta bakterioa euren gorotzetan agertu 7-14 egunetan. Gaixotzen direnetatik %80-90 batek oso kuadro kliniko arina aurkeztuko du eta beraz; %20 baino gutxiagok jasango dute koleraren kuadro tipikoa (aurretik aipatua). Beraz, kasu kopurua aparte (kopuru totalaren %5-10a soilik erregistratua dagoela uste da), "eraginkortasuna" egun ez da horren handia.

Dena den, kolerak mundu mailako arazoa izaten jarraitzen du egun; zeren, naiz eta garaturiko herrialdeetan garrantzirik ez izan, garapenean daudenentzat izugarrizko gatazka suposatzen du. Ur potablearen suministroak, eta higiene minimo bat garantizatu ezin direnean; kolera broteei aurre egin beharra oso arrunta izango bait da. Brote asko sortzen dira oraindik eta epidemiaren mehatxuak hor darrai herrialde askotan.

Izan ere, gaur egun gaixotasun honen agerrerak herrialde baten garapenaren indakadore bezela hartu izan dira.

Tratamendua oso sinplea da; gaixoa gatz hidratatzaileekin tratatzea, edo txertatzea. Garrantzi gehiago hartzen du prebentzioak, garapenean dauden herrialdeetan efektiboagoak direnak.

lunes, 18 de enero de 2010

LEPRA

Legenar, Hansen-en gaixotasuna; horrela ere deitu dezakeiogu gaixotasun honi, zeinak gezurra badirudi ere egun kasu pila ematen jarraitzen duen. Mycobacterium leprae baziloak ematen duen gaixotasun kronikoa da, eta kontaktu estuaren ondorioz kontagiatu leike soilik (sudur mukosaren, zaurien... kontaktuaren ondorioz; jarraiki eta kasu ez tratatuekin).

Sintomak; Kutsua handiak sortzen ditu, lehengo hiperestetikak eta gero, anestesikak. Tratatu ezean lesioak progresiboak izango dira eta batez ere azala eta nerbioak afektatu arren, begiak zein ahoa kaltetu ditzakete.


Gaixotasun honekiko lehe referentzia idatzia K.A. 600 urteari dagokio, eta aintzinako Indiar, Egiptiar zein txinatar kulturetan oso ezaguna zen. Honenpean zeuden gaixoek marjinazioa jasaten zuten eta ez zuten sendabiderik. Askotan aparteko komunidadeetan biltzen ziren (derrigorturik batzuetan); leproseriak. Leproseria hauek egun ere badaude, ezagunenak Indian daudelarik; Kalkutan.
Gaur, bere hasierako faseetan hartuz gero gaixotasun hau trata daiteke diskapazidadea sahiestuz. 1981tik TMM tratamendua aplikatzen da; dapsona, rifampizina eta klofazimina farmako hiruren erabileraz baliatzen dena. Hau fidagarri zein segurua dela ikusi da urteetan zehar.
1991ean gaixotasun hau Osasun Publikorako Arazo bezela (MUNDU MAILAN) onartua zegoen eta Munduko Osasun Asanbleak 2000 urterako hau aldatzea jarri zuen helburu. Eta LORTU ZEN. 2001tik urtero %20 bat jeisten da detektaturiko kasuen kupurua urteko.
2009 urtean 121 herrialde ezberdinetan banatzen ziren lepra kasu detektatu guztiak, zeinak 213.036 ziren. Foko larrienak aurkezten dituzten herrialdeak: Angola, Brasil, India, Madagaskar, Mozambike, Nepal, Errepublica Zentroafrikarra, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Tanzaniako errepublika Batua dira. Guzti hauengan, dena den, izugarrizko konpromezua dakusagu gaixotasun hau erradikatzeko.
Izan ere, KONPROMEZU POLITIKOA EZINBESTEKOA DA lepra kasuak amiatu zein gutxizen darraiten.
Bisita ezazue OEMren web orria gehiago jakin nahi izanen gero:

domingo, 10 de enero de 2010

HEPATITISA

Hepatitis hitzak "gibelaren inflamazioa" esan nahi du. Infekzioaren zergati nagusiena birus baten bost barianteetako abten bidezko kontagia da; A, B, C, D eta E lez klasifikatuak.
Birus guzti hauek gaixotasun larri bat eragin dezakete, zeinen sintomak aste edo ta hilabeteetan luzatu litezke. Hala nola: begi eta azalaren horitzea (ikterizia); orina iluna; neke extremoa; goragalea; okadak eta min abdominala. Hilabete naikotxo har ditzake, urte osoa ere, egoera fisiko ona berreskuratzeak (ondo sentitzeak).

Honen barianteen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero:
http://www.who.int/csr/disease/hepatitis/en/

viernes, 8 de enero de 2010

DENGUEA

Gaixotasun hau aurretik aipatua genuen (VIHa sendatzeko erabili ahal zela eta), baina ez genuenez beregan gehiegi sakondu onarrizkoen kontzeptuak jarriko ditugu. Hasteko, hemen duzu bere inzidentziaren mapa bat:




Gaixotasuna:
Dengue


Birusa:
Lau serotipo izan
ditzazken
“flavivirus” deritzo
birus honi > DENI,
DEN 2, DEN 3, DEN
4 (lau serotipoak)



Transmisio bidea:
Aedes aegypti eltxo
emea den intsektuaren
bitartez. Pertsona
kutsatu bateak
intsektua kutsa dezake
eta eltxo honek
kutsakor iraungo du
betiko



Sintomak:
Biz pa zazpi egunetako
sukar baxua/ahula,
ondoeza. Hildakorik eman
daitezken bariantea hemorragikoa da,
dengue arruntan ere hemorragia
ahulak gerta daitezke





Hona hemen esteka bat (MSFk argitaraturiko artikulu batera), non Camboyan 2007n emandako dengue brote garrantzitsu batetas hitz egiten den: http://www.msf.es/noticias/emergencias/camboyabrotedenguetakeo.asp

jueves, 7 de enero de 2010

LOAREN GAIXOTASUNA

Afrika nola salbatu?

Loaren gaixotasunak berriro eraso dio Afrikan Saharako hegoaldeari. Osasunerako Mundu-Erakundeak 25.000 kasu berri iragarri ditu urteko eta 200 kutsadura-foku ere bai 36 herrialdetan. Beraz, badaude aurrez egindako testak eta baita botika berria ere; eraginkorra eta toxikoa ez dena gainera. Baina horren kostua oraindik handiegia da Afrikako herrialde gehienentzat.



Loaren gaixotasunaren sortzaile den, tripanosoma, mende hasieratik ezagutzen den parasitoa da. Zelulaz kanpoko protozoarioa da. Flagelo bat du eta horri esker likido biologiko eta zelularteko espazioetan erraz desplaza daiteke. Tse-tse eulia edo Glossina morsitans da kaltetutako pertsonaren odola zurgatu ondoren tripanosoma gizakiari transmititzen diona. Infekzio-egoerara heldu baino lehen, tripanosoma 15-30 egun irauten duen ziklo konplexuan tse-tse eulian garatzen da.
Bestalde, tse-tse euli gutxi izaten dira infektatuak; milako bat inguru. Baina hiru egunetik behin odol-hartualdi bakoitzean parasitoa transmititzen dute; eta hori bizirik irauten duen sei hilabeteetan gertatzen da. Pertsona batetik bestera pasatuz elikatzen dira eta horrek azaltzen du famili edo komunitate-eragina (iharduera-toki berean eragitea, alegia). Tse tse euliaren bizilekuak oso ugari dira, batez ere sabanan, ur- eta bainu-lekuetan eta basoguneetan nagusiki.
Berez loaren gaixotasunak bi dira: bata kronikoa, Tripanosoma ganbiarrak transmititzen duena (Afrika zentral eta mendebaldekoan hedatua dagoena) eta bestea larria, Tripanosoma rhodesiarrak eragina eta ekialdeko Afrika eta Afrika australa zigortzen dituena. Morfologikoki bi parasitoak berdinak dira. Erasandako pertsonen odolean ugaltzen dira; gero gongoilak inbaditzen dituzte eta azkenik, nerbio-sistemari erasotzen diote, lesio sendaezinak sortuz.
Gizakia ez da ordea tripanosomaren gordailu bakarra. Aspalditik dakigu Tripanosoma rhodesiarrak basabere eta etxabereak infektatzen dituela. Eta mendebaldeko Afrikan duela gutxi egindako azterketetan ondorioztatzen denez, txerria eta baita zakurra ere, Tripanosoma ganbiarraren gordailu dira.
Kongoar hau lasai ari daiteke mandioka zehetzen: intsektuak erakartzen dituen ohial-puska urdin elektrikoak babesten du tse-tse euli izugarriaren ziztadetatik. Sistema ez-poluitzaile eta merke hauek oso eraginkorrak dira (erabiliz gero) eremu hezeetan. Gaur egun, eulia erakartzen duten usainei buruzko ikerketak egiten ari dira eta itxuraz, horien eragina hobetzen ari da.
Loaren gaixotasuna erraz sendatzen da garaiz harrapatzen bada; parasitoa odolean eta gongoiletan bakarrik barreiaturik dagoenean alegia. Gaitza sendatzeko erabili izan den botika, pentamidina, gaizki jasaten zuten batzuek eta alboratu egin da profilaxiaren mesedetan. Zoritxarrez gaixotasunaren hasierako zantzuak ez dira oso zehatzak.
Askotan ez zaio antzematen infektatutako euliaren helduari eta erasotako pertsonak gripearen antzeko sintomak izaten ditu. Gaixotasunaren bigarren fasean, parasitoak garuna hartzen du eta sintoma neurologiko larriak agertzen dira. Gaixoak bere humorea aldatu egiten dela soinatzen du; eta hotzikarak eta mugimendu kontrolaezinak izaten ditu. Ondoren progresiboki baldartu egiten da eta gutxi-asko koma-egoeran sartzen da. Gaixotasunak maila larrietan bihotza hartzen du eta aste batzuetan heriotzerainoko bilakaera izaten du.
Ornidyl izeneko botika berri bat atera du duela gutxi Marion Merrel Dow sozietate amerikarrak. Substantzia honek parasitoa ugaltzeko ezinbestekoa den entzima (ornitina decarboxilasa) blokeatu egiten du. Nerbio-sisteman gertatzen den ugalketa hori da gaitza sortzen duena eta batzuetan heriotza eragiten duena. Botika honi buruzko ikerketak batez ere Frantzian egin dira. Strasburgeko Merrel Dow Ikerketa Institutuan.
Ornidylaren aurretik, gaixotasunaren fase nerbiosoa tratatzeko zeuden botika guztiek bigarren mailako ondorio garrantzitsuak zituzten (tronbosi benosoa, minsorra, erupzioak, etab...). Melarsoprolarekin (artsenikoaren eratorri batekin) tratatutako kasuen % letik 5era hil ere egiten dira. Bere toxikotasunaz aparte, askotan ez da batere eraginkorra; botika honekiko paziente erresistenteak gero eta gehiago dira. Ornidyla fase neuro logikoan ere eraginkorra dela frogatu da.
Arazo bakarra du: bi astez, egunean bitik lau aldiraino, bena barnetik injektatu behar da. Zentru espezializatuetan administratu behar da, hau da, gaixotasunaren enderri foku diren biztanleentzat eskuragarri oso gutxitan diren tokietan alegia. Horrez gain bi asteko tratamendua 140 dolar inguru kostatzen da eta ez dirudi kanpo-laguntzarik gabe kaltetutako herrialdeek hori erosi ahal izango dutenik.
Loaren gaixotasunaren "bizitasuna", tripanosomak bere identitatea mozorrotzeko duen ahalmenak argitzen du neurri handi batean. Behin eta berriro transformatzen da bera biltzen duten glikoproteinen egitura aldatuz. Horretarako trikimailu bat erabiltzen du: ez ditu batera erakusten, batabestearen ondoren baizik, glikoproteinek kodetzen duten ADN, hau da, bere material genetikoa. Organismoa kutsatuta dagoenean, sistema inmunitarioak antigorputzak sortzen ditu parasitoak eliminatzeko, baina bizirik irauten dutenek identitate berria osatzeko aukera dute, eta sistema immunitarioak beste antigorputz batzuk sortu bitartean, ugaltzeko denbora izaten dute.
Daba, Bolikostako tripanosoma fokurik handiena da. Kakao- eta kafe-sailez estalitako eskualde honetan prebentzioa hiru ekipo sanitario mugikorren esku dago; baina, gainbegiratze-lan hori oso irregularra da balibide tekniko eta finantzariorik ez dagoelako.
Parasitoaren mila formatik gora beraz, zentsatu gabe daude eta horrek txertoak aurkitzeko aukera guztiak deuseztatu egiten ditu. Estrategia horren aurrean sistema immunitarioak organismoaren ehunen kontra egin dezake. Ikerketak ez daude oso aurreratuak; mekanismo hauek ez dira ondo ezagutzen; baina horiek dira seguraski loaren gaixotasunak bihotzean eta garunean eragiten dituen lesioen jatorria.
Sistema immunitarioa erabat desarmatuta geratzen ote da tripanosomaren aurrean? Ez dago nor bere burua sendatu izanaren inolako froga formalik. Baina kaltetutako pertsona batzuk hilabetetarako ezkutatu ondoren berriz agertu direnean, birusaren eramaile ez zirela ikusi da. Gauza bat dago argi: pertsona batzuek tripanosoma toleratu egiten dute. Parasitoa beren odolean izan arren, ez dute urtetan inolako zantzu klinikorik erakusten. Eramaile hauek ordea, arriskutsuak dira: aurkitu egin behar dira transmiso-katea eteteko.
OMEak Munduko bankuarekin batera gaixotasun tropikalei buruzko ikerketa-programa zabal batiekin zion 1975ean. Loaren gaixotasunari buruzko lanentzat 1,4 milioi dolarreko aurrekontua dago urteko. Azken hamarkadan mundu osoan 16 milioi dolar erabili dira 400 proiektu garatzeko. Ikerketa hauek bide terapeutiko berriak ireki ahal izango dituzte, baina oraingoz hastapenetan daude. Lan horien artean, Lille-ko Inserm-eko proteina normal eta patologikoen biokimika-unitatekoek egindakoek, glikoproteinek tripanosomaren gainazalean dituzten aingurapen-puntuak hobeto ulertzen lagundu dute. Herbeheretako Groninga-ko unibertsitatekoek egindakoek berriz, molekula horien egitura hobeto ezagutzeko aukera eman dute. Tripanosoma espresio genetikoaren kontrolerako ikerketetan laborategi-eredu arrunt bilakatu da.
Test serologiko berriak martxan jartzeak, teorian, jende askoren segimendua egiteko bide ematen du. Baina teorian bakarrik, zeren eta erasandako populazioak horren onurak izatea falta bait da. Loaren gaixotasuna landa-gaixotasuna da; biztanle horiek dauden tokietara joan egin behar da eta horrek mugikortasun handia eta jarraikortasuna eskatzen du. Osasun-ikuskaritza ezin da herriko medikuaren gain bakarrik utzi. Ekipo nazional espezializatuak sortu beharko dira, egoera onean dauden autoak beharko dira, erizainak ordaintzeko bideak eduki beharko dira, etab...
Tse-tse eulia etxe-euliaren antzekoa da; bien arteko aldea hark tronpa ziztatzailea izatean datza. Odolez bakarrik elikatzen da eta Frantzia hogei aldiz bezalakoa den Afrika tropikaleko eremuan iharduten du. Zehazki, Zaire, Uganda, Sudan, Kongo, Txad, Kenia, Kamerun, Ertafrikar Errepublika eta Bolikosta dira gehien erasotako herrialdeak.
Guzti horrekin batera, tse-tse euliaren aurkako hainbat bide esperimentatu da. Aipagarria, abioi edo helikopterotik intsektizida asko barreiatzearena da. Baina horren ondorio ekologikoak ez dira txantxetakoak eta bide hau ohizkanpoko kasuetan bakarrik erabiltzen da. Metodorik sinpleena eta eraginkorrena tranpak erabiltzea da. Orstom-eko ikertzaileek erabili izan dute harrapaketa-bide merke eta ez-poluitzaile hau. Tse-tse eulia erakarriko duen kolore urdin elektrikoko tranpak erabiltzen dira intsektizidaz igurtzirik.
Ugandan 1989an, Busoga eskualdean 2.850 kilometro karratutan honelako 8.000 tranpa jarri ziren. Tse-tse eulien kopurua % 98 jaitsi zen bederatzi astetan eta loaren gaixota suna % 80 hiru hilabetetan. Baina tresna hauek etengabe zaindu behar dira landarediak ezkuta ez ditzan. Onenean ere, biztanlegoa ardurarazi egiten dute informatzera joaten diren ekipo espezializatuek.
Are itxaropentsuagoak, intsektizidaz blai egindako pantailak dira. Orstom-eko Claude Laveissiére-k asmatutako tresna hauek, bertako herritarrek zuzenean parte hartzeko aukera ematen dute; beraiek eraman bait ditzakete. Bolikoetan erabili ziren lehenengo eta urte-bukaera baino lehen Ugandan eta Kongon jartzekoak ziren. Duela gutxi Oxfordeko unibertsitateko ikertzaile batzuek, tse-tse euliak dihardueneko inguruneak aurrikusten saiatzeko satelite bidez lortutako landaredi-adierazleak erabiltzekoa pentsatu zuten. Izan ere, horiek ez dira bizi eta ez dira ugaltzen hezetasun erlatiboa % 50etik 85 bitartekoa (espezieen arabera) ez bada.
Aurrikuspen meteorologikoetarako erabilitako satelite-irudietan oinarrituta, sistematikoki, ezarritako hainbat urtetako landaredi-indizeak aztertu dituzte; horien bidez, Land Rover-ean ere iritsiezinezko diren tokiak aztertu ahal izan dira. Landaredia hezetasun-mailarekin hertsiki erlazionaturik dagoenez, eta horrek, bestalde, eulien heriotz eta ugalkortasuna erabakitzen duenez, posible da biziraupen-maila handiko eremuak aurrikustea. Horrela identifikatu dira Bolikoetako iparraldeko eremu batzuk. Arrisku-eremuen mapa egiteko asmoa dago orain.
Tripanosoma, loa dakarren gaixotasun edo tripanosomiasiaren erantzule den protozoario parasitoa da. Tse-tse euliaren organismoan garatzen da, batere ondo ezagutzen ez den zikloan. Duela gutxi intsektu honen hesteetan, aktiboki eragiten duten substantziak aurkitu dira: pseudo-lektinak hain zuzen. Tripanosomak aglutinatzen dituzten proteinak dira; birus eta bakterioen bitarteko organismoak.
Alabaina, ez omen dago itsaropentsu izateko arrazoirik. Fronte guztien (aurretiazko azterketak, borroka antibektoriala, heziketa, etab.) zainketa sistematiko eta erregularrak bakarrik eragingo du biztanlerian enderri maiztasuna maila onargarritara (% 2 ingurura) jaistea. Baina Afrikak aurrez aurre dituen arazoak hainbeste izanik, zaila da arazo honi irteerarik aurkitzea. Loaren gaixotasuna lazeria bat gehiago besterik ez da.
Ekonomia gehienak hondatuta daude eta lehentasun handiagoko arazoak badira. Hasteko nutrizio eskasa. Zairen adibidez, loaren gaixotasunaren maiztasuna urte batzuetan % 0,01etik % 12ra pasatu da eta baita % 18ra ere eskualde batzuetan. Gerrak berriz, ez du ezer lagundu. Borrokek, Sudanen adibidez, egoera are dramati koago bilakatu dute. Herrialde horretan biztanleriaren% 5 baino gutxiago dago osasun-ikuskaritzapean. 1990ean bere herrialdetik ihes egin ahal izan zuten sudandarrek, beraiekin eraman zuten gaitza Ugandako iparmendebaldera: Moyo ospitalean 1990eko lehen hiruhilabetean ikertutako 425 pazienteetatik 251 sudandarri eta Sudanetik itzulitako 166 ugandarri aurkitu zitzaien gaitza.
OMEk egindako azken estimazioen arabera, loaren gaixotasuna aurrikusi, detektatu eta tratatzeko 100.000 pertsonako 10.000 dolar behar dira urteko. Zairen 13 edo 14 milioi inguruko aurrekontua beharko litzateke urtero arriskupeko 12 edo 13 milioi pertsonak zaintzeko. Hamaika herrialde afrikarretatik gehien erasotako seiek, biztanleko 500 dolarreko produktu nazional gordina dute eta osasunerako duten urteko aurrekontua, biztanleko 10 dolarrekoa baino txikiagoa da.Osasuna eta pobrezia beraz, erabatbateraezinak dira...


EBOLA (V)

Ebolaren inguruko idatziei amaiera emateko gaixotasun honen inguruko berri gaurkotuenak aipatuko ditut. Urrutiko gauza dela badirudi ere, gaur egun gaixotasun honen aztarna berriak azaleratzen darraite (naiz eta hasierako kasuak baino kontrol hertsiago baten azpian egon); horregatik hiru zepa ezberdinen inguruko datuak jarriko ditut nagusiki:


Ebola Bundibugyo

(Hasiera 2007n - amaiera 2008n)

Zepa honen kasuen amaiera aldarrikatzen dute MSFkoek:


Gertakariak oso modu ulerterrazean (lehenengoan, iha ipuin eran):



Ugandako bertokoen iritziak gertakarien inguruan:


OEMek emandako datuak:

(Link hauek ipini ditudan ordenan irakurtzekoak dira, gaixotasunaren progresioa jarraitzen bait dute.)





Ebola KED (lehengo Zaire)

(Lehenik 1994n agertu bazen ere herrialde honetan, birritan berragertu da. Azkeneko agerrera 2008n, 2009n desagertzeko)

OEMek emandako datu berrienak:

(Link hauek ere jarraian ikustekoak dira.)




Artikulu ezberdinak:

(Idatzi ziren dataren arabera nabarituko duzue datuak aldatu egin direla; hildako kopurua...)




MSFk brotearen inguruan eginiko aipamenik:







Ebola Reston

Hau oso berezia da, azken azaleratzean (Filipinetan) txerrietatik gizakietara pasa delako, eta brotea ez delako oraindik erradikatu (hasiera 2009an).

OEMek emandako datuak;



Artikulu ezberdinak;








Hau da dena ebolaren inguruan (oraingoz behintzat!!), amaitzeko lehenengo atala irakurri ez zenutenontzat link orokor bat ipintzen det, informazio orokor geiago eskuratu dezazuten:




miércoles, 6 de enero de 2010

MSF

Hau Gaixotasun Tropikalen inguruko bloga izanik, oso interesgarria iruditzen zait Medicos Sin Fronteras bezelako erakunde batetaz hitz egitea, honelako gaixotasunekin (besteak beste) gorriak eta bi ikusi behar dituzten pertsonez osatua bait dago.

Orokorrean, hemen idatzitakoak beste orrialde batetik hartzen baditut euskerara itzultzen ditut; baina oraingo hontan euren web orrian agertzen den berdintsu ipiniko dut informazioa. Hor doa:



Médicos Sin Fronteras (MSF) es una organización médico-humanitaria de carácter internacional que aporta su ayuda a poblaciones en situación precaria y a víctimas de catástrofes de origen natural o humano y de conflictos armados, sin discriminación por raza, religión o ideología política. En reconocimiento a su labor humanitaria, MSF recibió el Premio Nobel de la Paz 1999.

En marcha desde 1971

MSF es una organización privada, independiente y aconfesional que tiene su origen en el inconformismo de dos grupos de médicos que coincidieron en Francia a principios de los años setenta. Unos habían sido testigos del genocidio de la minoría Ibo durante la guerra de secesión de Biafra (Nigeria 1968) y se sentían frustrados ante la obligación de guardar silencio que les exigía la organización con la que trabajaban. Otros acababan de comprobar sobre el terreno la descoordinación y la falta de medios con que se atendió a las víctimas de las inundaciones que en 1970 asolaron Pakistán Oriental (actual Bangladesh). Pronto coincidieron en que la acción humanitaria debía adaptarse a los nuevos tiempos.

Con los más olvidados

Hoy en día somos una de las principales organizaciones humanitarias independientes del mundo. Nuestro objetivo es asistir a poblaciones a las que nadie puede o quiere llegar: víctimas de conflictos olvidados, de enfermedades que no afectan a los países desarrollados pero que se cobran millones de vidas en otras partes del mundo, personas invisibles para una amplia mayoría y que nosotros no estamos dispuestos a ignorar.

Testigos de excepción

Nuestra presencia directa en los escenarios de crisis nos convierte a menudo en testigos del horror y el sufrimiento humano. Aunque no podamos asegurar que las palabras salvan vidas, sí sabemos que el silencio mata. Por eso, cuando la asistencia médica no es suficiente, informamos sobre las situaciones que presenciamos y denunciamos violaciones graves de derechos humanos o del Derecho Internacional Humanitario, como medida de protección de las poblaciones a las que asistimos.

Acción humanitaria independiente

Para dar asistencia en función de las necesidades reales y no de intereses políticos, económicos o religiosos, es imprescindible tener independencia financiera. Nuestra libertad de acción se basa en los fondos privados, que constituyen más del 90% de nuestros ingresos, y que nos permiten decidir dónde y cuándo es necesario intervenir, sin aceptar presiones que condicionen la ayuda. Sólo así, la acción humanitaria puede ser verdaderamente eficaz y desinteresada, al servicio de las personas y no de los Estados.

http://www.msf.es/

Aupa zuek.