Ongi Etorri

Kaixo! Medikuntzako ikaslea naiz EHUn, eta informatikako klasean blogak lantzen ari garenez nik hauxe sortu dut gaixotasun tropikalen inguruan (oso gai interesgarria iruditu zaidanez betidanik). Espero dut bai erabilagarri zein interesgarria suertatzea zuentzat. Eskerrikasko aldezaurretik; Olatz.

miércoles, 30 de diciembre de 2009

SUKAR HORIA

Sukar horia gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, eltxo baten bitartez kutsatzen dena eta Afrikan eta Hego-Amerikan endemikoa dena. Odoljarioak eta ikterizia eragiten ditu.
Sukar horiaren eragilea
Flabibirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, eta geruzudunak dira (kapsidearen gainetik lipidoz eta glukoproteinaz osatutako geruza dute).
Flabibirusak
artropodoen bitartez transmititzen dira (eltxo eta kaparren bitartez, gehienbat).
Gaixotasun honen agerrera klinikoa bi eratakoa izan leike; %80an arina (buruko mina, okadak, giharretako mina...) eta %20ean larriak (giltzurrun gutxiegitasun larria, gibel arazoak eta ikterizia, odoljarioak, okada odoltsuak...).
Sintomatologiaren bitartez diagnostikatzen da gaitza, batez ere agerpen larriaren kasuan.
Gaitzak hiru etapa ematen ditu:
- Etapa goiztiarra.
- Isilpeko etapa.
- Intoxikazio etapa.
Diagnostikoa baiezta daiteke laborategiko analisien bidez. Birusaren isolamendua odola edo likido zefalorrakideoa erabiliz egiten da. Likido organikoetan ere birusaren
antigenoak edo material genetikoa (PCR-aren bidez) antzeman daiteke.
Birusaren aurkako
antigorputzen igoerak diagnostikoan laguntzen du.
Profilaxiaren aldetik bi neurri ezartzen dira: eltxo bektoreen kontrola (
insektizidak erabiliz, haien hazkundea areagotzen dituzten faktoreak kontrolatuz...) eta txertaketa. Txertoa eremu endemikoetan erabiltzen da (10-14 bat egun lehenago jarri behar da, bidaiatu aureetik edo), eta eremu endemikoetara bidaiatzen direnei ere jartzen zaie. Birus moteldu batekin egina da, eta 10 urteko babesa ematen du gaitzaren aurrean.
SUKAR HORIAK EZ DU TRATAMENDURIK. Ulertzekoa da, beraz, txertoaren garrantzia gaitza ekiditeko.
Infektatutako pertsonak berrogeialdian isolatu behar dira, gaixotasuna kutsa ez dezaten.

Informazio osagarria nahi izanez gero;


http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/article/001365.htm


martes, 29 de diciembre de 2009

INVISIBLES

"Medicos Sin Fronteras" erakundearen eskutik sorturiko dokumental honen berri ematen dizuet, gaixotasun tropikal hainbat oso modu interesgarrian lantzen dituelako. Bertan hitzegiten da; Chagas eta "loguraren" gaixotasunaz beste gatazka sozial batzuekin erlazionaturik (Ugandako ume gerlariak, Congoko bortxaketa ugariak, Colombiako nekazarien arazoak...).

Gehiago jakiteko edo ta traikelerra ikusi ahal izateko:

http://www.sogecine-sogepaq.com/invisibles/

sábado, 26 de diciembre de 2009

DENGUEA eta VIH

Chagas.eko gaixotasunaren (Denguea) sortzailea den parasitoak VHI erretrovirusaren ugalketa gutxituko lukeela dioen ikerketa bat argitaratu berri da. Honen inguruan gehiago jakiteko:

http://www.isciii.es/htdocs/centros/medicinaTropical/noticias/noticia_dengue_vih.jsp

viernes, 18 de diciembre de 2009

MALARIA (Paludismoa)

Prebentzioz naiz tratatuz sahiestu litekeen gaixotasun batetaz hitzegiten dugun arren, MALARIAK, osasun publikorako arazo larri bat suposatzen du 100 herrialde baino gehiagotan zeinak munduko populazioaren %40 inguru suposatzen duten.
300-500 milioi kasu kliniko eta milioi bat hildako inguru ematen ditu urtero gaixotasun honek; 30 segunduro munduko edozein bazterretan ume bat hiltzen da bere ondorioz. Honen transmisioa arrunta de honako herrialdeetan: Africa, Hego eta Zentru Ameriketan, Hispaniolako irlan ( Haiti, Jamaika eta Dominikar Errepublika), Asia (India, hego ekialdeko Asia eta tarteko ekialdea), Ekialdeko Europa, eta Hego Barea.
Malaria patogenoa PARASITO UNIZELULAR bat da, 14 kromosoma dun eta 500 gene duna. 4 eratan ager daiteke baina 2 mota ohikoenak Plasmodium falciparum eta Plasmodium vivax dira. Plasmodium parasitoa bestelako animalietan ere aurkitu dezakegu (primateak...).
Sukarraren agerrera da gaixotasun honen lehengo sintoma. Kasu larrienetan burmuina eta gibela erasotzen dira, eta gaixoak askotan hil ohi dira. Azkarrenen 24 ordu igaro ondoren iritsi leike heriotza.Heriotza ematen ez den kasuetan berriz 10-12 egunetako latentzia periodoak ematen dira eta baita askotan ere anemia eskuratzeak.
Lurralde afektatuen kopurua azken 13 urteetan zabaldu egin da, zeren eta 1990 urterarte (gutxi gora behera) malariaren kontrola eskaxa izan zen, populazion mugimendu handiak eman dira (migrazioa...), ingurua naiz klima aldatu egin dira... Eta hau horrela izanda ere, gaur egun enpresa farmazeutikoek bere ikerketan oso gutxi inbertitzen darraite (Malarone lezko prebentziorako pilulak garatu dira soilik, zeinak izugarri garestiak diren).
Herrialde azpigaratuetan gaixutasun hau sahiestea izugarrizko gatazka suposatzen ari da; prebentziorako pilulak eta tratamenduak eskuraezinak suertatzen direlako bertan eta gainera, malaria daramaten moskitoek insektiziden aurkako erresistentzia garatzen ari direlako. Honetaz gaiz familia batentzat ekonomikoki arazo larria izanen da beraietako baten gaixotzea; 10-12 egunetan lan egin ezina suposatzen bait du.
Gauzak horrela, esan genezake MALARIA gaixotasun larria bazen ere globalizazioak, gizakion hutsegite eta hegoaldeko herrienganako lotsagabekeriek larritu dutela.

INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO:

http://www.malaria.org/

ZEER?

Kaixo danori!!!
blog honen izenburuak dioen bezela, hemen gaixotasun tropikalen inguruan hitzegingo dugu, baia; HAUK ZEINTZUK DIRA? Beno, ba azalpen ahalik eta zehatzena emateko, OEMek (OMS erdaraz) ematen digun definizioa ipintzen dizuet hementxe;

Gaixotasun Tropikal deritze tropikoetan soilik, ala gehien bat, ematen diren haiei. Praktikan berriz expresio hau klima bero zein hezeetan ematen diren gaixotasunei aplikatzen zaie, ala nola; paludismoa, leishmaniasia,eskistosomiasia, onkozercosia, filariasi linfatikoa, Chagasen gaitza, tripanosomiasi afrikarra, dengue...

Dena den, informazio gehiago aurkitu nahi izanez gero, helbide honetara jo:

http://www.who.int/topics/tropical_diseases/es/